XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekiñ ganoraz Zer jazotzen da baiña, erri aunetan?.

Aiñ beste ots eta diar, beñola, erria zala ta, azkatasuna, euzkeria....

Gaur barriz, zerbait lortu daitekenian; agintariak eurak ona begira dagozenian, Cateluiña, Galizia, España guztia bizikera barriaren billa asi danian, emen txitik be ez.

Iñor be etxat urreratu erri aunen alde ezer be eskatzen.

Lengo espak eta, zarata utsa baiño etziran izan? konkortuta nago. Olakorik?.

Olantxe zirautsan, ondiño egun asko ez dirala, gure bati.

Bizkai'ko buruzagi nausietariko batek.

Eta ¡lotsagarria! esan be, bidez iñotsan.

Aspaldion ¿zer diar dugu? itaun geinke.

Gure erriaren nai ta gurariak egiztu ete doguz?.

Euzkeria indartu ta nausitu ete (...).

Ikastol nausi-txikiak zuzendu ta geure gogokuak jarri dabez?.

¿Aldundi-Udalak, geuretu ta Euzkadi'ko bazterrak aukeran jari ete dira?.

Gure motelaldiari begiratu ezkero, ori esan liteke; zoritxarrez baña, zer orretan gure apalkeria baño ez da agertzen.

Sor eta gor gabilz eta aberria ondatzen hegi aurrean eukiarren, biotzak ikararik be ez.

Intzfiri batzuk, abarrots pizka bat eta orra ortxe geure alegiñ guztia.

Lan gatxa da aurkeztuten yakun lana; orla neketsua. Egiya da.

Oldoztu daigun baiña: Gizonaren bizitza, geyenetan beintzat egunero azten edo galtzen da, eten barik, ixillik, urratsik urrats.

Eta errien biztaldean be, alantxe jazo oi da.

Ez goiko erpiña ezta ondoko beya, eztira bat baten eta arrapaladan jarizten.

Geure aberri maitea aintxiñatik dator beruntz.

Gaur urrats bat, biyar beste bat, egunero oiñkadatxua urriñ agiri zana geure ganian dogu.

Auñemendiñ gure asabak azke bizi izan ziranetik, egungo egokera larriraiño yoan diran urte ta eunteak, asko izan dira.

Ako lan eta ekiteak bear diranak, beruntz doan abiyada ori geratu azoteko eta gorantza bultzatzeko.

Aberria zutundutea, egun edo urte bateko zeregiña izango ete da ¿Gizon bakar, berezi batzun lana?.

Gorriak ikusi dauz gure erri kutun onek aintziñako aldietan be.

Ipar-egoaldeko arerioekin, V'garren eunkalditik XI'garrenerarte egiñ bear izan zituan gudak gomutaratu barik be, XIV-XV eunkaldietan barruko andikiak jasanazo eutsezan zigorrak, garratzak izan yakozan.

Jauntsuen eztabaidak eta asarreak ez bakerik, ez zuzentasunik ezeutsen erriari itzi.

Erriak, barriz, abagun larri atan, ¿burua zelan maldatu? Jainkoari babezpean, anaidi sendo zintzo bat eratuta.

Alkartu eben gizon gentzazaleak, eta notiñ bakartuak menperatu ta ez: ez eginkiezan naspill kaltegarriak, zuzitu ebazan askoren indarrak, batera jota.

Geroago, gure itxasgizon ta salerosleak, bazkunak indartu ta sendotu ebezela (Bilboko Konsulado Caracas'ko Bazkuna); ¿nok eztaki? Batu ziran arrantzalleak, lugiñak, langilleak; buru-soillaren makala ezagututa, utsune, zoritxar eta andega, bete, osatu ta seneratu gura izan daben guztiak batu dira.

Eta geu ¡aberrigayetan alkartasuna erabilteko, orren uskur!.

Eusko-Ikaskuntza, Eusko-Langilleak, Euskeltzaleak, Euzkerearen Adizkideak... ¿eztoguz ba?.

Bai noski; baña eurotariko batzuk gai nasayagaitik, beste batzuk indargatuta edo bizi diralako, bazter guztietara ezin eldu.

Euzkerea, esate baterako, galtzen daukien uriak asko ezagutzen doguz.

Kistar Ikastea umien artetik yoan da.

Umien artetik yoan ezkero, barriz, ogeta bost urte buru, geure ele zaarraren lorratzik be ez.

Au ikusita, gizon, guraso bakarra, zoritxar ori atonduteko, irakasleagana urreratzea ¿naiko izango ete da?.

Iñoiz, baliteke; geyenetan, ez.

Dagiela ori barriz, estu alkarturik agiri diran gurasoak; laster aldatuko dira gauzak. Beti? Eztakit. Sarri, bai.

Eta Kistar-ikasteaz diñoguna, bai beste zer batzukaz be.

Alkartasuna bear, ba, sendo ta gogoz ekiteko; izkillu altsua, lege-arauzko bidea agiri-agirian erabilli litekena Vae Soli! diñosku Idazti Deuna. Gizon bakartua, gixajoa.

Batu, alkartu. Ikastetxerako, alkartu Kistar-irakasterako, alkartu; zintzo alkartu ta lanerako almena gertau.

Egia da onetarako, gogoa bear.

Baiña, abertzaletasuna gure artean, itz uts bat baño ez da izango? K. E'TARRAK.